BBK KLIMA ABENTURA
Mundu magiko bat Urdaibairen bihotzean
BBK Klima Abentura oharkabean egiten den ikaskuntza-prozesu bat izateko sortu da, zeinetan txikienek erraz uler baititzakete bizi garen planetaren iraunkortasunerako ditugun erronkak bezalako horren alderdi garrantzitsu eta konplexuak.
Gunea natura erdian dago, 80.000 metro koadroko naturagune ikusgarri batean, itsasadarraren bokalearen ertzean. Diwoei laguntzeko abentura zirraragarriak bizi daitezke bertan, iraunkortasunari buruzko hainbat erronka modu kooperatiboan gaindituz.
Ikusi gehiago
Gozatu parkeaz erronkaz erronka
Parkean ibilbide interaktibo bat aurkituko dugu, etorkizun iraunkorragoa lortzeko aurre egin beharrean garen hainbat erronkez osatua. Hori guztia, taldean gainditu beharreko proba dibertigarri batzuen bidez. Aukeratu zurea!
Energia Erronka
Energia berriztagarriak funtsezkoak dira etorkizun iraunkor bateranzko bidean.
Erreserbatu Sarrerak
Janaria erronka
Gure elikadurak lotura estua du gure eta planetaren osasunarekin.
Erreserbatu Sarrerak
KLIMA EGIN
Klima Egin proiektuak
Klima Egin-ek elkargune bat izan nahi du sektorearen profesionalizazioan eta herritarren sentsibilizazioan laguntzeko. Klimak hainbat lan-ildo eta programazio bilduko ditu.