EZAGUTU DIWOAK
Diwook zure laguntza behar dugu!


Diwook ekosistema hobetzeko lanean ari gara etengabe, baina, egia esan, oso garai zailak dira planetarentzat. Kutsadura asko hedatu da, planetaren tenperatura igotzen ari da, eta horrek Diwoen munduko populazioa arriskuan jartzea eragin du.
Horregatik, ezin gara egon ezkutuan denbora gehiagoz. KLIMAren, hots, gure etxearen ateak irekitzea erabaki dugu, ezagutu gaitzazuen eta zeuen Diwoak sortzen lagun diezaguzuen! Gure sekretu guztiak partekatuko dizkizuegu bizitza iraunkorragoa garatze aldera, jolas eta esperientzia harrigarrien bidez: ezagutuko duzue uraren indarra, eguzkiaren boterea edo nola jan natura errespetatuz, eta gero, zeuen etxeetatik, elkarren artean hazi eta lan egingo dugu Diwoen munduko populazioa berreskuratzeko, eta planeta salbatzeko!